Español Euskara

Nortzuk gara?

2010/12/15

“Cubacooperación” izaera informatzaile- hezigarria duen Internet bidezko ikus- entzunezko plataforma da. Kubarekiko kooperazio ekintzen eta Hegoaldeko beste nazioetan Kubak bultzatzen duen Hegoalde- Hegoalde kooperazioaren edukiak dituenak.

“Cubacooperación”- ek bideo, audio eta testu euskarrian egindako materialak argitaratzen ditu egunero. Material hauen gaiak honako hauek dira: GGKE-ek (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek), laguntasun elkarteek edota erakundeek bultzatzen dituzten Kubarekiko elkartasuna eta kooperazioa jarduten duten proiektu eta programak; Hegoalde- Hegoalde eta Hegoalde-Iparralde lankidetza, eta lankidetasunarekin eta elkartasunarekin lotutako hausnarketa gaiak eta azterketak.

“Cubacooperación”- eko taldearentzako garrantzitsua da azpimarratzea Kuba bezalako Hegoaldeko herri batek, berez kooperazio proiektuen hartzailea, Hirugarren Mundua deituriko beste herrialde batzuetan elkartasun eta kooperazio proiektu ugari dituela, bere lurraldean jasotzen dituen baino gehiago, gainera. Are gehiago, Nazio Batuek hegoalde- hegoalde kooperazioko adibide gisa hartzen dute. Gaur egun, munduan zehar osasun, hezkuntza, kirol, nekazari- ekoizpen, energia garbi eta kultur arloetan kooperante solidario gehien dituen herria da.

Internet leku honek Kubarekiko nazioarteko elkartasuna lantzeko material erabilgarriak ere baditu.

Proiektu hau Euskadi- Cuba elkartearen eta Cubainformación komunikabidearen artean garatuta dago. Euskal Herriko Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta dago.


Apoyan: